XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Laister agertu zan zulo aurrean Tartalo bere artalde ugariarekin.

Iru milla ardi ziran bildotsak zenbatu gabe.

Tartalo`k ardiak eta bildotsak beeka aitzeko zuloan sartu zituanean, arpearen agoa, arri aundi astun batekin itxi zuan.

Sua piztu zuan, eta artzaiña barruan ikusi zuanean, amorru bizian, orroka, basa-zezenen antzera, galdetu zion: - Ola, gizontxo, nondik sartu aiz? Zer galdu duk emen nere zuloan?.

Gaur gabean zer jan ba zeukat.

Ire aragi bigunak biar jango dizkiat.

Eta zulotik iges ez egiteko, artzaiari atz txikian, eraztun bat sartu zion, beti gau t`egun atertu gabe, deadar egiten zuana: Emen nago! Emen nago! Tartalo`k esnea egosi zuan, eta ardi esne beroz bete-bete egin zanean, ardien artean etzan, eta besoak eta zangoak zabalik, lo zorro astunean gelditu zan.

Artzaiak, orduan, ixil-ixilik, sugarretan ilindi bat bero-bero egin, eta bere bi besoetako indar guztiaz, lo korronka egoanari, zast! begi-begitik sartu zion.

Tartalo`ren orroak, esnatu zanean, aitzak ere dardaratu zituan.

Aren aienak, aren deadarrak eta karrasiak!!!.

Artzaia arrapatu ba lu, arrapatu, berreun zati egingo zuan! Urrengo egunean, eguzkia aitz gaiñetik azaldu zanean, Tartalo`k nai ta naiez, ardiak belarra jatera atera bear izan zituan.

Artzaiak ardiekin naaste zulotik irtetzeko asmoa zuan, baiña Tartalo, artzaia irteeran arrapatzeko asmo gaiztoz, zuloko arritzarra kenduta atean jarri zan.

Artzaia zuurrak, orduan, atz txikia bost ardi larrutan biribildu zuan, eta onela eraztunaren deadarrak, urrutikoak bai litzan, Tartalo`ren belarrietara motel-motel eltzen ziran.

Asmaketa zorrotz oni esker, artzaiak Basajaunaren esku-artetik iges egin aal izan zuan.

Artzaia zulotik irten zala Tartalo`k antz-eman zuanean, atzetik lasterka jarraitu zion, baiñan artzaiak estualdian atz txikia mostu, eta eraztun ta guzti itxaso sakonera bota zuan.

Tartalo itsua, eraztun deadarren atzetik, itxaso zabalera plaust! egin, eta Kantauri itxasoan ito zan.